alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Tuiter   Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

VIII MENDEA

ORREAGA, PASABIDEA ETA HISTORIAKO BIDEA


Karlomagno negarrez ari da batailan hildako Errolan zaldunarengatik (XIX. mendeko grabatua)..


VIII. mendean bi herriren arteko gatazkak bilakatu ziren Iruñea aldeko ezaugarri nagusi, batetik musulmanak zeuden -herriko zenbait familia garrantzitsuri nahiko lotuta-, eta, bestetik, frankoen erreinua -penintsulako zenbait kristau talderi uztarturik. Testuinguru horretan barneratu 778ko udan Karlomagno handiaren espedizioa Nafarroako lurretan, eta, Zaragoza helburu bazuen ere, berebiziko eragina izan zuen gertakari horrek Iruñeko lurretan; izan ere, Zaragozako bidean Iruñeko harresiak hautsi zituen, Zaragozan huts eginez gero, arriskurik ez izateko etxerako itzuleran.

Aragoiko hiriburuan porrot egin ostean, itzultzeko bidean zirela, Pirinioak igotzen hasterakoan, Luzaide inguruan, frankoen ejertzitoaren atzeguardia, Errolan buru zuela (Frantziako hamabi pare zaldunetan maitatuena) erabat suntsitu zuten gaur egun oraindik ere ezezagunak diren gudaroste batzuek. Kondairak dioenez, Roldanek marfilezko olifantea joarazi zuen gainerako ejertzitoa ohartarazteko, eta bera eta haren hamabi paladin inperialak zauritu zituztenean, uretara bota zuen "Duradan" ezpata loriagarria, ez zezan etsaiak eskuratu.

Erantzuteke dagoen galdera da, halaber, bataila zehazki non gertatu zen. Kondairak urteen joan?etorrian utzitako kontakizunari jarraikiz, Errolan zaldunak olifantea jo zuen Ibañetako puntan hil arte; haren enperadorea, Karlomagno, berriz, lur jota geratu zen bataila gunera itzuli eta haren gizon guztiak lurrean topatu zituenean.

Ez dakite ezta ere zeintzuk ziren garaileak. Historialariek hiru hipotesi dituzte eskuartean. Lehen hipotesia baskoien eta musulmanen arteko koalizioaz mintzo da; bigarrena Pirinioetako bi aldeetako baskoi taldeaz, eta hirugarrena Pirinioetako beste aldeko baskoiez, Akitanian frankoak eskuratzen ari ziren indarrari aurre egin nahian.

« Historiaurrea eta aitzin aroa -|- IX mendea »