· Hasiera ·

[KOKAGUNEA]
Kokagunea
[HISTORIA]
Historia
[ONDAREA]
Ondarea
[DONE JAKUEREN BIDEA]
Done Jakueren bidea
[INGURUNEA]
Ingurunea
[ZERBITZUEN GIDA]
Zerbitzuen gida
 · HISTORIA
 · XX-XXI MENDEAK




Bi erromes oinez, ibiltarien tradiziozko bastoiekin.
1983. urtean beste sasoi bat hasi zen Orreagaren historian. 1979an hasitako prozesu luzearen ostean, kabildo erregeladuna kabildo sekular bilakatu zen, eta kalonjeek apaiz sekularren arau berak izango dituzte. Aldaketa horren xedea Orreagaren eliza bizitza sendotzea zen, nahiko ahul baitzebilen urteetan. Inguruko herrietako parrokiez arduratzen diren apaizak daude orain kabildoan, eta kolejiatan bertan edo euren ardurako herri horietan bizi dira normalean.

Bideko Lagunen Elkarteen artean aitzindariak izan ziren Nafarroakoak, eta Done Jakueren mugimendua berreskuratzeko prozesuari hasiera eman zioten, erakunde zibilen nahiz eliztarren laguntzaz. Ahalegin horien gailurra Compostelatar urte santuan (1993) izan zen zalantzarik gabe, erromes asko eta asko joan baitzen oinez Santiagora. Done Jakueren bidearen goraldi horrek kolejiataren bizitza suspertu zuen, eta, besteak beste, Priore Etxean egin den erromesarentzako arreta guneko bulegoan gauzatu da.

Erromesek Nafarroan sartzeko bidea izan ez ezik, kolejiata kulturari eta naturari lotutako hainbat ibilbideren abiapuntua da inguruko eskualde piriniarrentzako.

Batik bat, inguruko lurretan ateratzen den diruaz mantentzen da Orreaga, alegia nekazaritzako edo abeltzaintzako enpresaren baten diruaz eta ostalaritzako jardueretako diruaz. Dena dela, erakunde ofizialek ere hartu behar dute parte, historia eta arte multzoa mantentzeko.

Mendez mende, Orreagako Ama Birjinaren inguruan, tradiziozko gurtza handia izan da, eta erromeria ugariren bidez adierazi da hori. Ospakizun koloretsuak eta aldi berean solemneak dira denak, eta erlijio grinaz gainezka egiten dute, alde batetik, bai eta ondo pasatzeko gogoz ere, bestetik. Orreagak hainbat herrirekin dituen harremanen adierazpena dira halaber, barne solidaritatearena eta euren arteko elkartasunarena.

« XIX mendea