alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

SARRERA


Errolanen Kantorearen zati bat, Nafarroako artxibategi nagusian (Iruñea).


Orreagako Andre Maria antzinako erromesen ospitale eta oihartzun epiko handia izan duen tokia da. Ziurtasun osoz, Europako mendebaldeko tokirik enblematikoenetako bat da. Toki horretako muga zabaletan gertatu da Konpostelaranzko bideko gertaera garrantzitsuen eta gogoangarriena..

Orreagan gertatu zen, hain zuzen, frankoen armadaren porrot mingarriena. Hor hil ziren Frantziako zaldunik onena eta hamabi pareak, eta hor deitoratu zuen Karlomagnok hildakoa. Hortik atera da kristautasunaren bazter urrutietaraino iritsi den kontakizuna, mila aldiz kontatu eta kantatu dena.

Pirioniotako igarobide naturala izan da antzina?antzinatik. Mendate gogor hori igaro eta gero erromesei laguntza emateko zentroa eta aterpea jarri zuten Orreagan. Hortik, erromesen pausoak berriz ere bideratzen zituzten helmugaraino, hau da, oraindik ere urrun egon arren erromesek beren bihotzean gertu sumatzen zuten apostoluaren hilobiraino.

Egoera biek, hots, Errolanen heriotza tragikoak eta horrek Done Jakueren bidean izandako oihartzunak, Piriniotako toki horretako bizimodua berpiztu zuten. Horrela, ospe handiko literatura lan unibertsal bi sortu ziren: batetik, "Chanson de Roland" lan ospetsua, eta, bestetik, XII. mendean Aimerico Picaud?ek idatzaitako "Liber Sancti Jacobi" lana, Santiagorako bidearen ikuspegi oso berezia islatzen duena. Gaur egun, gainera, kalonjeen komunitate txiki batek zaintzen duen multzo historiko eta monumental bikaina dago. Oraindik ere horra iristen diren erromesak hartzen eta bedeinkatzen dituzte, gero eta egoera hobean eta hobeki seinaleztatuta dagoen bideko zati horretara iristen direnean.